ATSEGIN DUT/ME GUSTA

2017(e)ko abenduaren 10(a), igandea

WIFIKERIAK

WIFIKERIAK


Oztopo eta zalantza guztiei aurre eginez,  aurrez-aurre ezagutzeko hitzordua jartzea erabaki zuten.


Eguna iritsi zen.
Beñaten telefono adimentsuak abisua pasa zion: 11:00etan Miren ezagutzeko hitzordua Urgull mendian.


Bertara iristean,  egoeraren larritasunaz ohartu zen; ez wifirik, ez daturik, ez emotikonorik, ez publikorik...bere egunerokotasunetik oso urruti zegoen.


Hura ezin zen ondo atera, ez zeukan horrelako harreman bat aurrera eramateko baliabiderik. Ez zeukan hitz-jariorik, ez zeukan emoziorik, ez zeukan sexu-grinarik. Ez zegoen prestatuta hezur-haragizko harreman batetarako. Biluzik sentitu zen, antibirusik gabe. Bere errealitatetik at zegoen.


Gauzak horrela, hirira itzuli, wifia eta datuak berreskuratu eta harreman birtualarekin jarraitzea erabaki zuen.


Eta horrela, wifiaren poderioz,  XXI.mendeko gizakia desagertu zen.

2017(e)ko ekainaren 3(a), larunbata

SARE HEZKUNTZA

Kaixo,

Aurten Sare hezkuntza proiektua martxan jarri dugu Donostiako Altza eskolan. Hemen uzten dizuet ikasturte honetan 3.Mailan egindako lana. Bertan azaltzen diren unitateak aldaketak jasan ditzakete, batzuk oraindik osatzen ari bait gara. Unitateak egiteko aplikazio ezberdinak erabili ditugu; symbaloo, Genially, Google Sites...

http://altzadigitalahiru.blogspot.com.es/





UNITATE DIGITALA-EUSKARA-LH3

Aupa,

Hemen uzten dizuet LH3ko euskerako gai bat lantzeko sortutako unitate digitala. Genially aplikazioarekin egina. Kontuan izan oraingoz ezin dela tablet eta smartphone-etan erabili, baina uste det laister egongo dela horretarako aukera.

Ea baliagarria zaizuen


2017(e)ko martxoaren 25(a), larunbata

SYMBALOO-Gaitasun digitala

Kaixo,

hemen uzten dizkizuet ikasleekin gaitasun digitala lantzeko nik erabiltzen ditudan aplikazioak. Symballorekin egindako tableroa da.

Ea baliagarria zaizuen. 

MOOC zer? zertarako?

Kaixo,gaur MOOC-en inguruan hitzegitera nator. Agian askok jakingo duzue zer den baina beste batzuk ez. MOOC ingelesez Massive Online Open Courses,  hau da, online ikastaroak dira, irekiak, eta aukera asko daude hezkuntza arloan.

Nik INTEF-ek antolatu dituen bi egin ditut; ikasketa kooperatiboaren inguruko bat, eta gaitasun digitalaren irakaskuntza eta ebaluaketaren inguruko beste bat. Biak oso interesgarriak eta gomendagarriak. 


Hemen uzten dizuet nire ikastaroen portfolioa http://hezkuntza-formakuntza.blogspot.com.es/

Ikastaroen aukerak ikusteko sartu hemen:

http://mooc.es/







2017(e)ko martxoaren 10(a), ostirala

Genially

Aupa,
azkenaldian ez det denbora gehiegi izan hemen idazteko, baina lanean jarraitzen det eta egun hauetan bloga eguneratzen joango naiz.

Gaurkoan tresna bat aurkeztu nahi dizuet, Genially. Tresna honek aukera ezberdin ugari eskeintzen dizkigu: irudiak, linkak, bideoak, azalpenak...denetik jar dezakegu bertan eta oinarri gisa eredu asko eskeintzen ditu.
Erabili ahal izateko errejistratu behar zarete, baina ez ditu datu gehiegi eskatzen eta azkar egiten da.

Nik matematikako gai bat lantzeko erabili dut. Hemen uzten dizuet prestatu dudana. Ea baliagarria zaizuen.

2017(e)ko urtarrilaren 29(a), igandea

Oposaketak 2017

Aupa!

Oposaketak direla eta zalantza ugari sortzen ari dira irakasleen artean.
Zalantza horiek argitzeko  modu egokiena informazioa irakurri eta kontrastatzea da.

Kontuan izan Heziberri ere hor dagoela, beraz, pazientzia eta denbora pixkat hartu Hezkuntzako web orria ta nik hemen uzten dizuedan materiala begiratzeko.

Material hau ez da nirea bakarrik, beste jende askorena baizik, Facebooken dugun talde bateko kideena ere bada.

Animo!!!
Materiala